«Ez dago ondo idazterik. aurreneko pertsonan esango nik ez daukat ondo idazterik. Uneoro sentitzen dut, jasaten dut. Bakarren batek esan izan du nik ondo idazten dudala. Eskertzen diot, baina ez dut uste hola denik. Nik idazten dut era batean. Estilo batekin, estilo jakin batekin. Beste batzuek ez daukate estilorik. Sinetsarazi diete ez dutela herrenik egin behar inongo aldetara eta ibilera zuzen baten jabe izan behar dutela, eta horrela, munduaz ari – idatzi– behar dutela munduan sekula haizeak inondik joko ez balu bezala. Beti udazkeneko egun epel laino-geldi batean bageunde bezala. Ondo idaztea hori izango da? Auskalo. Hemen era jakin batean idazten dugu; herren min batekin gabiltza. Hemen idazten dugun –irakurtzen den– munduak herrena egiten du geurekin batean. »Herrena, ganorexiaren aurreneko seinalea». Iñaki Segurola «Egin ditudan peskizengatik 2021ko udazkenean hasi zen Ganorexia idazten. Argi, arin eta gozo bizi izan zen bolada batean hain zuzen ere. Hainbat pasartetan zer nolako buru argia duen ikusten da, iraganeko motxilak sorbaldatik arintzeko beharra ere bai, eta gure artekoan, gizakien arteko hartu-emanetan, gozotasuna bilatu nahia ere nabari zaio. »Gerora etorri zen gaitza, berak sakoneta beltza deitzen zion depresioa eta beronekin batera insomnioa, beldurrak, bakardadea, damuak, dolu zaharrak eta maskarak, horiek denak ikusiko dituzue testuan». Garbiñe Larrea